ERATU TALDEAREN “SALGAI” ABESTIAREN BIDEOKLIP BERRIA

Eratu taldeak lehen diskako bira bukatzeko oparitxo bat prestatu digu. 2011ko udazkenean Tolosako Bonberenean Karlos Osinagaren gidaritzapean grabaturiko lehen diskarekin 40 kontzertu inguru jo eta gero, bigarren diska grabatzera sartuko dira Ekainaren 3tik aurrera eta lehen diskari bukaera emateko, beraien lehen bideoklipa aurkezten digute. Lehen bideoklip hau Aitor de Kintanak zuzendu du eta irudiak Gasteizen hartuak izan dira, goza ezazue!!