Eratu + Kaotiko Ibarrako Gaztetxean

Kaotiko_2013-05-24_kalitate_baxua

Kontzertu berri bat Ibarrako Gaztetxean. Honakoan, Eratu (argazkian) eta Kaotiko taldeak ariko dira zuzenean.

Kaotiko taldeak ‘EH Calling’ (Baga Biga Musika Ideiak) disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan. Punk rock giroetan, Agurain (Araba) herriko taldearen zigilua daramaten hamar kantu berri biltzen dira diskoberri honetan. Kantu hauekin batera, betiko klasikoak entzuteko aukera izanen da.

Eratu taldea, berriz, lehen diska aurkezteko birari amaiera emanen dio emanaldi batzuekin. Laster sartuko dira disko berria grabatzera. Bitartean, taula gainean ikusteko aukera izanen da.