[25 urte] Ikasle Diska – ERATU taldeak 2012

Bada denbora idazten ez dugula baina esan beharra daukagu ez dela alperkeriagatik izan. Urte osoa daramagu geratu gabe, bueltaka, mila gauza aurrera eraman nahian eta beno denetan gure %110-a ematen saiatzen garenez batzutan ez gara garaiz leku eta gauza guztietara iristen.
Komentatu bezala mila gauzetan gabiltza murgilduta azkenaldian eta horietako bat ikasle abertzaleaken 25. Urteurrenerako prestatzen dabiltzan diskan ere parte hartuko dugula aurreratzen dizuegu. Diska hau bertsioz egongo da osatua eta guri On talderaren abestia moldatzea egokitu zaigu, ea gustoko duzuen emaitza,  hona hemen Arrasateko Shot estudioetan hartutako iruditxo batzuk: