HITZAK:
NABLUS ILUN
Atzo izen bat nuen
odol tanta bat naiz ni
zuk erahil ninduzun
fosforo zuriz
Bilatzen duzun horrek,nekez baitu izenik
izan ziren izenen herio zu.
Zutargiaren sugarrak erre zaitzan osorik
erein duzun guztia bueltan jaso
Atzo irribar bat nintzen negar malko bat naiz ni
Atzo ametsak nituen errauts ale bat naiz ni
Balek zulatua duten herrialde bat naiz ni
Martiriak paretetan ber-piz-tu nahian oooohhhh
berpiztu nahian ooohh,paretetan…
Bilatzen duzun horrek,nekez baitu izenik
izan ziren izenen herio zu
SALGAI
Lana bizitzeko dugula
Barkatu bizitzeko lana
Etxea bizitzeko dago
Barkatu ordaintzeko zama
Jaio lana hiltzea dugula
Bizitzeko den bizitza
Ez mugitu ta isil zaitez
Horrela baituzu hitza
Biziraupena erosten dugu
Bizia saltzen digutenean
Ez al da iritsi behingoz
Eguna guzti hau aldatzeko?
Beldurraren preso dira
Baita ere beharraren preso
Ez al da iritsi behingoz
Eguna guzti hau aldatzeko?
NON OTE?
Albiste nagusiena jaun txit gorenak
Non bazkaldu ote du, albistea non ote da?
Emakume bat gehio zulora, guda ta
Guda artean guda, albistea non ote da?
Gezurra egia bihurtzen
Edo egia ezkutatzen
Gaituzte gu manipulatzen
Egia itxuraz aldatzen
Gutxiren asea, askoren gosea
Urrautako eskubideak, albistea non ote da?
Kontatu dezagun esan ohi dute
Ezkuta dezagun isil ohi dute
Gezurra mila aldiz errepikatzen
Egi bihurtzea soilik nahi dute
APURTU!
Egunak behar bezain
beteak ez dira
eta gauek ez naute
erabat asetzen
Ta bizitza badoa
sagu bat bezala
zelaiko belarra
mugitu egin gabe
Baina hala ere
gaur zorionekoa naiz
apurtu ditut
baliorik ez zuten metaforak
bihotza estutzen zizkidatenak, pikutara!
Bizitzari ipuin berri bat
asmatzeari ekin diot gogotik
misiorik gabe ta paturik gabe
soka hauskorrean
nabil ni dantzari
Eta horregatik
apurtu ditut…
AMETSA NAHIAGO?
Egunak argitu du
Baina leiho ertsirekiei
Ez darie kolorerik
Goibela, iluna
Orduak ematen
Dituzu leihoari so
Begiekin indarra
Irekitze ustean
Akituta zaude zeure
Burua sinestarazten
Bihar izango dela
Itotzen ari zara
Beldurrak, nekeak, barrenak
Eztanda egingo dizu
Ametsetan zaude
Jaiki hau da momentua
Ametsa nahiago
Topa nazala argiak
Leihoari ireki ta ezerezak
Jan du zurea mundua
Hil da argia
Bihar irekiko dut
EZJAKIN JAKINTSUAK
Zenbat ezjakin jakintasuna
Hizpide harturik zenbat ezjakin
Ignorantziaren munduan dauden sarturik
Ni ez naiz jakintsua ta beharbada
Apenas gauzik dakit, zerbait bada
Isiltasunaren katepean itotzen nau
Barnean borroka gogorra daukat,
Ezinen iseken ondorioz
Ahulezia ahaztuta indartzen naizelarik
Barrutik sua darabilkit
Ta dabil atera nahian
Aurrean zaitudanean
Kolpe bat mahai gainean ta
Hustuko nintzake baina
Ezin ahitzen ari naiz
Gauza bakar bat bai
Dakidala dakit
Ez naiz inor baina
Ezjakintasunez jakiten ikasten dut
BIZHITZA
Bizitza, hitza
Mamia ostutako mintza
Erro errotik
Naizena erauzteko ekintza
Txikia dena
Hondoratzeko baldintza
Ezin ei da
Bizikidetzaren giltza
Biharko egunak du erakutsiko
Herriak bere hortan behar du tinko
Izan bagarena oztopatu arren
Arituaz du eraikiko, du eraitsiko
Hitza, haritza
Adar, hosto, sustraigintza
Badiren haiek
Izan zirenen jakintza
Handi denaren
Ezintasunen destitxak
Ez bide du
Betiko gure askatasuna pitza
MILA ALDIZ
Bizirik sentitzen naiz bai
Baita aske sentitu ere
Ni neu izaten, bizitzak
Zentzua izaten laguntzen
Gaua egun bihurtzen zait
Beltza txuritzen dit nonbait
Barrenak askatzeko gai
Bizitzaren zergatia bai
Mila aldiz
Eskertu behar
Genioken sentsazioa da
Baina ezinezkoa
Nahiz asko saiatu arren
HITZ EZ
Hitzen bila, hitzen beharra, inguratzen nauten
Mila galderei erantzun bat eman nahian
Hitzen munduan galduta, noiz bilatuko?
Isiltasunak ez ote du ba balio?
Isiltasuna utopia bihurtuta
Hitzak beharrezkoak direla sinistuta
Ez al da hobe batzutan isiltzea
Horrela galderei erantzuna ematea?
Keinu, malko edo irri batek
Askotan adieraz ditzake
Galderen mundu galduan aurkitu
Ezin diren erantzunak
Keinu, malko, irri bat edo begirada huts bat
ERATU
Jaiotzen garenetik besoak lotuta
Jaiotzen garenetik programatuta
Ibiltzen ikasten hasi orduko
Hegaka hasi garela
Batzuk lotuta bizi behar dutela
Askatuz gero galtzen baitira
Oreka mantentzeko desorakatzea
Beharrezko dutela
Eratu zazu bizitza
Zu izan zaitez
Aska itzazu besoak
Aurkitu zaitez